ARRAZOIEN AZALPENA
Pasa den asteazkenean,
irailak 11, ezohiko sinbologia duten bi urteurren gogoratu ziren: Txilen
diktadurari hasiera eman zion Salvador Allende lehendakariaren legezko
gobernuaren aurkako estatu kolpea eman zela berrogei urte bete ziren, eta,
bestalde, Al Qaedak Ameriketako Estatu Batuetako dorre bikien eta beste eraikuntza
estrategiko batzuen aurka eraso egin zueneko hamabigarren urteurrena ere izan
zen, eta honek nazioarteko terrorismoaren aurkako borrokan egoera berri bat
ekarri zuen.
Egun berean, Katalunian
Diada bezala ezagutzen den urteroko jaia ospatzen zen eta Generalitateko
Gobernuaren ordezkariak Madrilgo Blanquerma liburudendan jai honen
ospakizunerako gonbidapena luzatu zuen. Zoritxarrez, ekitaldi hura eskuin
muturreko talde baten erasoarekin eten zen. Talde honek, bertako entzuleak
iraindu eta indarkeria erabiltzeaz gain, bere ihesaldian gas mota bat bota zuen
bertan bertaratutakoei kalteak eraginez, euren artean Gorte Orokorretako
legebiltzarkideak.
2013 urte honetan,
Espainiak berrogei urtez jasan zuen diktadurako buruzagien eta nazismo eta
beraien ideien buruzagien aldeko goratze ekimenak ugarituz joan dira. Gero eta
espiral erasotzaileagoan apurtu egin nahi dute herritarren arteko bizikidetza
baketsua; non ideia guztiak demokrazia, erakundeen arteko joko askea eta
aurkari politikoen planteamenduen errespetutik abiatuz adierazi daitezkeen,
1977az geroztik gure bizikidetzaren funtsa izan den moduan.
Memoria Historikoaren
legea onartuta dagoenean, krisi ekonomikoko egoera batean, eta Estatu
espainiarrean lurralde antolamenduaren eztabaida gogorra dagoenean, erakundeek,
alderdi politikoek eta hiritarrek adi egon behar dute demokratikoak ez diren
indarkeriazko eta asaldatze ekintzen berpizkundea errotik mozteko.
Honegatik guztiagatik,
Senatuko (EAJ-PNV) Eusko Legebiltzar Taldeak hurrengo mozioa aurkezten du:
MOZIOA
Senatuko Osoko bilkurak
adostu du:
1.-
Blanquerna liburudendan gertatutako indarkeriazko ekintzak kondenatu eta
Ganbararen elkartasuna erakundeei eta zuzenean kaltetuak izan ziren pertsonei
adieraztea.
2.-Espainiak
iraganean bizi izan zituen diktaduraren buruzagiak gogorarazten dituzten
ekitaldien ugaritasunaren eta konstituzio aurreko ikurren etengabeko
erabileraren aurrean, kezka adieraztea.
3.-
Erakunde guztiei eskatzea, legearen erabilera arretatsua egiteaz gain,
sentiberatasun eta sendotasun berezi bat izan dezatela mespretxagarriak diren
ekintza hauengan.
4.-
Aurkarienganako errespetuan eta joko demokratiko askean oinarrituz, bakea eta
bizikidetzarako eskaera bat egitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario