Kanpainaren amaiera hasi da
Hauteskunde kanpaina hasi da…
ala amaitzen ari da? Garai nahasiak bizitzen ari gara; egutegi eta
komunikabideen arabera Estatuko Gorteetarako hauteskunde kanpainari hasiera
eman zaio gaur, baina egunerokotasunari distantzia apur batekin begiratzen
badiogu, amaitzen hasiak direla esan genezake. Are gehiago, aste bete baino
iraungo ez duen honetan.
Izan ere, garaiotan etengabeko
hauteskunde kanpainan bizi gara, tarte ofizialera heldu arte botoa eskatzerik
ez dagoen arren. Aspaldian entzuten ari gara alderdi politikoak makinaria elektorala
bihurtu direla; Estatuko egoera ikusita, jarduera elektorala alderdien izateko
arrazoia direla esan genezake.
Apirilaren 28ko hauteskundeen
ostean, ia mundu guztiak PSOE eta Podemosen arteko akordioa emango zela aurreikusten
zuen, baina euren arteko elkarrizketen edukiak barrurako baino kanporako izan ziren;
prentsaurrekoak, irainak, itxurakeriak… Guztia hautesleen aurrean norbere diskurtsoa
zabaltzeko. Eta zer esan, negoziazioak eten ostean, Pedro Sanchezek jarduneko
presidente karguaz aprobetxatuz egin dituen ekimenez! Junta Elektoralak ere
behin baino gehiagotan tiratu behar izan dio belarrietatik.
Guk, bestalde, gurera jarraitu
behar dugu; Euskadi eta euskal herritarren interesen aldeko ekimenak martxan
jartzen eta Euskadi eta euskal herritarren interesen aurkakoei kontra egiten.
Euskadin bertan erakutsi dugu badakigula Herria aurrera ateratzen, akordioetara
heltzen, aberastasuna eta berdintasun soziala lortzen… baina ez asteon, ez
hitzaldi loratu eta txalotuetan esaten; EAJ-PNVk egunero-egunero eta urte
askotan zehar erakusten du hori, Euskadin zein Madrilen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario