Biolentziaren kontra, elkartasuna
Benetan hunkigarria egiten zait Alemanian gertatzen ari
dena; etorkin eta errefuxiatuen krisiarekin Europako Batasunean gehien
inplikatu den herrialdea izanik, egun gizartearen zati garrantzitsu batek politika
hori aurrera eraman duten politikarien aurkako jarrera du.
Berlineko bihotzean izandako atentatua Nizan gertatu zenaren
pareko kezkara eramaten ditu bertako biztanleak.
Ez da erraza egoera hauen aurrean burua hotz mantentzea;
baina gizakiaren oinarrizko baloreak tinko mantendu beharrean gaude. Etorkinek,
errefuxiatuek, gure elkartasuna merezi eta behar dute.
Mundu globalean bizi gara; hori da gure abantaila baina
baita gure arazoa ere, arrisku globaleko mundua ere badelako. Mundu berri horri
aurre egin behar zaio, tresna berriekin baina betiko formula baliagarria
delakoan: gizakien arteko elkartasuna, kultura eta nortasun ezberdinekoen arteko
harremanekin eta demokraziaren sakonketarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario