Indoeuropear hizkuntzak iritsi zinenetik ( 4500-2500 K.a.) bizirik irauten duen hizkuntza bakarra dugu euskera Europan, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, gure esku , aho eta bihotzean dugun altxorra. Garai haietatik hona, bere erabiltze eremua (lurraldea) bildu egin da, hala ere bizirik mantentzen dugu.
Zer duen gure hizkuntzak galdetzen diogu gure buruari, Europako txoko txiki honetan bizirik irauteko; apenas idatzirik gabeko aztarnarik gabe, ahoz-aho gureganairisteko; jasan dituen etsai guztiak gainditzeko; zeinahalmen du munduko jakintsuak eta ikertzaileakerakartzeko eta gainera gure hizkuntza ikasteko; nolatan hain hiztun gutxi izanik (milioi inguru) literatur, musika, antzezlan, pelikula sortzen ditugu, urtero egunak irautenduen azoka antolatzeko eta bertan ekoizpen ugarizgozatzeko; gaur egungo sare sozial eta teknologian bizirikmantentzeko; generazio ezberdinen lokailua izateko; haur, nerabe eta gazteak etorkizuneko gizarterako prestatzeko; pertsonen joan-etorri honetan gure herrira iristen direnakeuskararen ahaldun izateko; munduan gauden lekuangaudela ere entzun ondoren ezezagunarekin ere elkartzengaituena… amaigabea litzateke galdera sorta.
Zer duen euskarak? Izan eta eduki, gu gara, euskara da. Eskerrikasko euskaldun izateagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario