Laster dok hamahiru
Hamabigarren
legegintzaldiari agur esaten ari gatzaizkio eta laster beste bati kaixo esan beharko
diogu: hamahirugarrenari. Askok zorigaiztoko zenbakitzat duten horrek zer hondamendi
ekarriko digun zain egon gabe, Alderdi Popularrak Senatuko azken Osoko Bilkuran
demokrazia eta legearen oinarriak kolpatzen dituen ekimena ekarri digu asteon,
eta kezkagarriagoa dena, Euskadiko autogobernuaren aurka egiten duena.
Ez naiz hemen gehiegi
luzatuko gertatutakoaz, ostiraleroko txoko honetan testu laburrak argitaratu
ohi ditudalako eta, gaurkoan bereziki, bihar bertan Diario Vascoko iritzi
artikulu baten luze eta zabal arituko naizelako honetaz. Honezkero jakingo
duzuenez, PPk –Foro Asturias, Ciudadanos eta Unión del Pueblo Navarroren babesarekin-
mozio bat onartu du Gernikako Autonomia Estatutua bete ez dadin eskatzeko; a
zer nolako burugabekeria!
Laster datorkigu
hamahirugarren legegintzaldia. Ni ez naiz superstiziosoa -lagun batek esaten
duen moduan, zorte txarra ematen duelako-, baina entzuten ari garenak entzunda,
garai berria laino beltzekin dator. Talde indartsua beharko dugu Madrilen inguruotako
ekaitza politikoari aurre egiteko!
Talde indartsua badugu, zu kide!!
ResponderEliminar