Hiru
bandako karanbolak
Billar
frantziarra deitzen da bola batekin beste bat jo eta, mahaiaren hiru albotan
eman ostean, azken bolarekin karanbola egiten denean. Horrela aritu eta ari
dira PP, Ciudadanos eta Vox Andaluziako hauteskunde autonomikoetatik hona: bata
bestearekin jokaldia lotuz, hirugarren baten bitartez. Orduan, jokalariak abil
aritu ziren eta emaitza bikaina lortu zuten, PSOE gobernutik kentzea zelako
helburu bakarra; dena dela, ostean bolen sakabanaketa nahasia geratu zaie
partidarekin aurrera jarraitzeko.
Hirurek
bat egiteko zeharkako bideak hartu behar izan zituzten: PP eta Ciudadanos
akordio ofizialera heldu ziren, baina Voxen babesa ezkutuan gorde nahian;
berdin gertatu da hainbat Udaletan. Asteon jakin dugu Murtzian ez duela PPk
aginduko, Voxek ez diolako babesik eman Ciudadanosen jarrerarekin haserre
dagoelako. Eta testuinguru honetan, orain zalantzan geratzen da Madrilgo
Erkidegoan nork aginduko duen, Voxek berriz ere bete dezakeelako ‘popularren’
hautagaiari babesik ez emateko mehatxua.
Politikan
elkarrizketak eta akordioak zuhurtziaz egin behar dira baina gauza bat esan eta
bestea egiten denean, jendea engainatu nahian, emaitza beti izaten da berdina:
jende guztia konturatu egiten da eta, gainera, hiru banden karanbola ustela
ateratzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario