Inkestak
eta hauteskundeak
Hilabete asko
daramatzagu Estatuko politikan inkestek diotenaren zurrunbiloan. Gehienek
gaizki esaka, inkesten balioa gaitzesten dute; dena dela, gizartearekin lan
egitea gustatzen zaionarentzat altxorra dira. Arazoa, agian, zenbaitetan
gehiegi eskatzen zaiela da: emaitza zehatzak asmatzea nahi izaten dugu, beste
batzuetan komenientzien arabera erabiliak izaten dira…
Egun hauetan
bi inkesten berri izan dugu: EITB Focus eta CIS. Hauen arabera ez da erraza
jakitea Alderdi Politiko bakoitzak zenbat eserleku aterako dituen, baina joera
batzuk argi azaleratzen dituzte: alde batetik, EAJ indartsu dagoela, eta
bestetik, bai Alderdi Sozialista zein Alderdi Popularra goruntz doazela.
PSOEk eta PPk hainbatetan erakutsi dute Euskadi ez
dagoela euren lehentasunen artean. Alderantziz, Euskal Agenda EAJ-PNVren
goiburu izaten jarraituko du; eta Euskal Agenda eta euskal gizartearen defentsa
ideia berbera dira.
Euskal
gizarteak bere interesak defendatuko duen alderdiari inkestek ematen dizkioten
iragarpenak egia bihurtzen lagun dezala!
No hay comentarios:
Publicar un comentario