Senatua, biltoki
Orain dela egun gutxi,
Manuel Cruzek, Senatuko Presidenteak, Goi Ganberan lortu nahiko lituzkeen
hobekuntzak jakinarazi ditu iritzi artikulu baten bitartez. Asmo onak, ideia
onak… baita borondate ona, seguruenik. Baina errealitateak beste “argazki” bat
azaltzen digu.
Apirilaren 28tik Senatuko
Osoko Bilkura behin baino ez da bildu, formalki egin beharreko bileran. Datu
hauekin, Presidenteak ulertu behar du bere asmoen gainetik “errealitatea” beste
bat dela.
Senatuaren benetako
erreforma nahi bada, egin beharreko lehen gauza, nere ustez, Estatu
espainiarrean errealitatea desberdinak daudela onartzea da, eta beste trataera
bat behar dutela; Euskadik eta Kataluniak beste errealitate bat dutela eta
Senatuak erantzun bat eskaini behar diela.
Hori ikusten ez den
bitartean, diskurtsoak eta debateak hobeak edo txarragoak izango dira, baina
Senatuak ez dio erantzungo bere jatorrizko helburuari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario