Normaltasun
berriak
Gaur San
Isidro eguna da baina Euskadiko hainbat herritan ezin izan dira behar den
moduan ospatu jai eta azoka politak. Gaur bertan jakin dugu, baita ere, abuztuan
ez direla euren eginkizunetan arituko Celedon, Marijaia edo Artilleroak
Gasteiz, Bilbo eta Donostiako jaietan. Zorionez, desberdina izango da itsasbazter
zaleentzat, justu hilabete barru gure kostaldeko hondartzak berriz zabalduko
dituztelako. Arduraz jokatzen badugu, amesgaizto hau hasi aurretik egiten
genituen hainbat gauza berriz egiteko aukera izango dugu “normaltasun berria”
deitu den horretan. Bide onetik goaz. Pandemiaren datuak hobetzen doazela dirudi
eta, adibidez, azken 24 orduotan hildako bat izan omen da Euskadin Koronabirusa
dela eta.
Beste hilabete
bat aurrerago eginez, uztailaren erdialdean, hauteskundeak izan ditzakegu Autonomia
Erkidegoan. Adituek emandako gomendioen arabera Urkullu Lehendakariak egin zuen
aurreikuspenak oposizio guztiaren kontrako iritzia jaso zuen arren, gero eta
jarraitzaile gehiago dituela ematen du. Galiziako presidenteak ere deialdia
orduan egingo omen duenez Iturgaitzen trabak ere leundu dira, eta ezker
abertzalearen eta Ahal Dugukoen “kontrakokeria” gero eta ageriagoa da, Lehendakariari
leporatzen dioten presak eta arduragabekeriak ez duelako zentzurik beraien
proposamena hauteskundeak bi hilabete geroago egitea baino ez denean.
Bitartean,
Lehendakariak berari dagozkion ardurak egiteagatik kanpainan dagoela
aurpegiratzen diotenek, euren kanpainarekin jarraitzen dute. Inoiz ezagutu
dugun osasun larrialdirik zailenean, gure egoera benetan dena baino txarragoa
dela aditzera eman nahi dute: helburua agintarien irudia zikintzea da, berdin
dio hiritarren artean ezinegona eta kezka handitzea.
Kanpaina
horretan, batzuek aspaldiko ohitura txarrak berreskuratu dituzte azken egunotan
eta hainbat herritako Batzokitan pintada iraingarriak egin dituzte EAJren aurka,
Tomas Caballero UPNko zinegotzia tiroz hil zuenaren gose grebari babesa ematea
aitzakiatzat hartuta. Duela gutxi bi urte bete dira Euskadin mende erdi iraun
zuen beste izurrite bati amaiera eman genionetik baina, dirudienez, “herritik
sortu eta herrian urtu” omen direnak ez dira oraindik moldatu beraien “normaltasun
berrira”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario