Argiak eta itzalak, Austrian
Gaur Austriako Vordernberg herrian dagoen etorkinentzako atxiloketa
zentroa bisitatzeko aukera izan dugu tortura saihesteko helburu duen APT elkartearen
eskutik (Association for the Prevention of Torture). Europako Kontseiluko
etorkin eta errefuxiatuen batzordeko hainbat kide izan gara bertan eta itxura
ona hartu diogu.
Egia esan, eraikina berri-berria da, 2014an jarri baitzen
martxan bere osotasunean, eta oso garbi dago. Den-dena bisitatzeko aukera izan
dugu: logelak, isolamendu gelak (non gehienez hiru egunetan giltzapetu ahal
dituzten), otoitzerako aretoa, liburutegia eta bestelako instalazio guztiak. Gelak oso baldintza
onetan daude, 200 pertsonentzako tokia du eta gaur egun 73 lagun daude bertan; 69 gizonezko
eta lau emakumezko.
Isolamendu gela |
Otoitz gela |
Ebaluazio txostena egin dugularik, etorkin zein zentroko langileekin hitz egiteko aukera ere izan dugu. Benetan itxura ona hartu diogula.
Austriako Legebiltzarra |
Austriako bisitan, dena dela, ez da guztia ona izan. Guzti
honen kontrapuntu moduan, hauteskunde presidentzialek sortu duten egoera nahasia
hurbiletik nabaritzeko aukera izan dugu.
Alde batetik, sozialdemokratak eta demokrata-kristauak lehen
itzulian geratu ziren kanpoan; hain zuzen ere momentu honetan Gobernua osatzen
duten bi alderdiak. Azken 50 urteotan lehen aldia da SPÖ eta ÖVP alderdiak
presidentziarako lasterketatik kanpo geratzen direla; lehen aldia da presidentziarako
hautagai bietako bat ere ez dela Gobernuko Alderdietako kide.
Eta zein da benetako kezka? Estatu Batuetan gertatu den
moduan, populismoa garaile ateratzea. Austria Europako lehen herrialdea da non
eskuin muturreko populismoa azaldu zena eta Norbert Hofer FPÖ alderdi
ultraeskuindarreko hautagaiak lortu zituen bozka gehien apirileko lehen itzuli
horretan, bigarren itzulirako Alexander Van der Bellen, Berdeek babesten duen
independentea etsai duelarik.
Bigarren itzulia maiatzean egin zen, eta ekologistak,
botoen %50,35arekin, ultraeskuindarren aurretik geratu ziren arren (%49,65), posta
bidezko botoetan irregulartasunak izen omen zirenez, Auzitegi Konstituzionalak
hauteskundeetako bozketa errepikatzea erabaki zuen. Hau urrian egitekotan
ziren, baina erabili behar zituzten materialekin arazoak egon zirela eta,
azkenean abenduan gauzatuko dira.
Laster erabakiko da, beraz, Austriaren egoera; epe
motzean ikusiko dugu azken urteotan hainbat politika sozialetan egin duten lanak
jarraipena izango duen ala ez.
Argazkiak: Jokin Bildarratz
No hay comentarios:
Publicar un comentario