Apaltasuna. Gertutasuna. Lana
Hauteskundeetako kanpainaren azkeneko astean sartu gara.
Atzoko egunaren inguruan, azpimarragarria iruditu zitzaidan Estatuko medio
askok inkestak publikatu izana. Euskal medioek hemengo botorako asmoa egiteaz
gain, Estatu mailakoek bai Galiziako bai Euskadiko datuak publikatu izana,
Madrilen dagoen kezkaren adierazgarri moduan uler daiteke.
Eta irailaren 25a eta gero zer gerta daiteke? Gauza
handiegirik ez. Madrilen PP eta PSOE batera hartuta ia %63 baldin badira, hemen,
Euskadin, hutsaren hurrengoan gera daitezke laster. Horrek zer hausnartu eman
beharko lieke edo, gutxienez, hemengo pentsatzeko modua eta beraien pentsatzeko
moduan ez datozela bat ikusi beharko lukete. Garbi dago.
Pentsaera, jarrera edota jokabideari helduta, politikan
pertsonalki gehien asebete nauena alkatearen ardurarena izan da. Eta zergatik esaten
dudan hau? Aurrekoan Urkullu Lehendakariak Irungo mitinean agertu zuen jokabideak
ukitu egin ninduelako; alkate bat zirudien. Alegia, gertuko politiko batek izan
behar dituen ezaugarriak adierazi zituen eta beraiekin erabat identifikatu
nintzen.
Apaltasuna; politiko baten ezaugarri nagusienetako bat
izan behar du apaltasunak, eta Urkullu Lehendakaria zerbait bada, apala da. Gertukoa;
jendearengandik gertu dagoen eta jendearekin hitz egitea gustukoa duena izan
behar du. Eta langilea, zer esanik ez! Urkullu Lehendakaria herriz-herri ibili
da, alkate bat bere berrian atez-ate dabilen moduan; Euskadiko alkatea.
Inkestak ezagutu ditugu; jendearen iritzia nondik nora
dabilen ideia bat egiteko modua badugu baina, aspaldiko egia izan arren, benetako
inkesta igandean izango dugula gogoratu beharra dago. Kezka handiak ditut; egia
da EAJ oso indartsu azaldu dela, baina bai Podemosek zein Ezker Abertzaleak
Gobernutik kanpo nahi gaituzte. EAJren emaitza Podemos eta Ezker Abertzalearen
batura baino gehiagokoa izango ote da? Hor izango dugu benetako emaitza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario