Ikasturte hasiera
Hasi
berri den aste hau ezberdina da; onartu beharra dugu. Gaur goizean, jaikitzerakoan,
jende askok nagiak astinduko zituen eta pixkanaka-pixkanaka normaltasunerako
bidean jarriko zen. Aste honetan ikasle asko euren ikastetxeetan hasiko dira
eta, aldi berean, udazkena gerturatzen hasiko da pittin bat gehiago.
Ikuspegi
politikotik, berri handirik ez: egon eza handia, gizartearengan. Gaurko prentsa
irakurtzerakoan, hiru gauzek begira jo didate:
1.-
Aurreko asteko Rajoyren porrota eta gero, eta bere arazo nagusienetako bat ustelkeria
izanik, Soria ministro ohia Munduko Bankurako hautagai moduan izendatzeak harritu
egin nau. Panamako afera dela eta dimititu behar izan zuen pertsona izanik,
zaila egiten zait ulertzea mundu mailako banku bateko arduradunetako moduan
proposatu izana; guztiz itxuragabeko puntua iruditu zait.
2.-
Gaurko prentsa irakurri eta gero badirudi Pedro Sánchezek Gobernu bat osatu
nahi duela. Altura hauetan “postureo” hutsa dela inork ez digu ukatuko. Gauden
garaian “joku” hauetan egotea ulertezina iruditzen zait. Urrian urtea beteko da
Ganberak desegin zirenetik; Alderdi Sozialistak 90 eserleku lortu zituen abenduaren
20ean -gutxi, oso gutxi- eta hauteskundeak errepikatu zirenean 85 eserleku baino
ez zituen lortu, bere arerio naturala den PPk bere emaitzak hobetu zituen
bitartean. Zer gehiago esan beharra dago?
3.-
Irakurtzen jarraituta, harritu eta dezepzionatu nauen hirugarren gauza pertsona
bat izan da: Pili Zabala, tolosarra; bai PPk zein PSOEk duten jarrera tipikoa
azaldu duelako: egia ez dela jakin arren, gauza bat egiazkotzat adierazi
duelako. Politika hori al da? Sinesten ez dituen esaldiak bota, bere antzerkian
paper bat bete behar duelako. Gutxienez, penagarria da. Berak badaki EAJk
PPrekin zein harreman duen, zuzenean ezagutu duelako. Zer egingo diogu!
Guzti hau
ikusita, guk, EAJ moduan, gurera jarraitu beharra dugu; helburu moduan euskal
gizartea soilik izanik, pertsonekin, pertsona guztiekin dugun konpromisoarekin
lanean jarraitzea. Horretan jardungo dugu aste honetan! Hasi berri den aste hau
ezberdina da baina gure hodeiertza eta gure buruak horretan izaten jarraitu
behar ditugu. Aste on bat izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario