Erreskateak
Gaurko
prentsa irakurtzerakoan berri harrigarria ikusi dut; Espainiako Gobernuak
bankuei utzitako 51.303 milioietatik %5,23 baino ez duela berreskuratu oraingoz.
Oraindik gogoan dut, Senatuko kontrol saio batean Rajoyk berak adierazi zuela
Espainiako Gobernuak bankaren erreskaterako erabilitako diru guztia
errekuperatuko zuela. Bitartean, diru hori jaso zuten bankuek milioika eta
milioikako onurak izan dituzte, esate baterako, Bankia bera.
Diru
kopuru horiek ikusita, ‘Zaporeak’ talde gipuzkoarra datorkit burura eta
Greziako Chios irlan egiten ari diren lana azpimarratu nahiko nuke.
Errefuxiatuen arazoak Grezian azaldu zirenean, donostiar talde bat, Peio Garcia
Amianoren eskutik, lanean jarri zen hain latza den egoera horri laguntza emateko,
beste euskal talde askoren moduan. ‘Zaporeak’ taldeak, egunero-egunero 1.700
otordu baino gehiago ematen ditu. Lan zoragarria. Baina egun hauetan ikusteko
aukera izan dugun moduan, lan horretan dena ez da gozoa; errefuxiatuen aurka
dauden hainbat talderen erasoak jasaten ari direlako noizbehinka. Lerro
hauetatik, nire besarkada handiena ‘Zaporeak’ taldearentzat eta bertan dauden boluntario
guztientzat.
Uda
aurretik, Europar Batasuna eta Turkiaren arteko akordioaren inguruan ere luze
mintzatu ginen. Europar Batasuneko Kongresu eta Senatuko batzordean izan ziren negoziaketetan
parte hartu nuen; egungo egoera ez da egun haietakoa. Negoziazio haien baitan,
Turkiak aspalditik aurrera atera nahi zituen asmoak bete zituen; hala nola,
bisatuaren beharrik ez izatea Europar Batasunean sartzerakoan, Europako Batasunan
integratzeko prozesua mugitzea…
Orduan
zalantza handiak zeuden Turkiak Giza Eskubideetako estandarrak betetzen ote zituen;
une honetan eta Estatu kolpearen saiakera ikusita, inork zalantzan jartzen al
du Turkiak ez dituela Giza Eskubideen errespetuzko minimoak betetzen? Beraz,
legitimoa al da Europar Batasunak Turkiarekin etorkinen inguruan duen akordioa,
edo nahi eta nahi ez Europar Batasunak bere irtenbide propioa bilatu behar du
hain larria den etorkinen egoera honetan?
No hay comentarios:
Publicar un comentario