Politikaz
gain...
Azkeneko egun luze hauetan, politika izan
dugu mintzagai nagusia. Politika...edo berarekin lotuta dauden gai eta
eztabaidak. Gaurko eguna (erreflexio eguna) eta biharkoa, ezberdinak izango
dira. Biharkoa gutxienez arratsaldeko 8ak arte. Orduan berriro hasiko dira
eztabaida politikoak; nork irabazi duen, etorkizuna nola jorratu...
Atzo gure alabaren urtebetetze eguna izan
zen, beraz, gaur famili giroan "goxatzeko" aukera izango dugu.
Beste alde batetik nere "beste
bizitzarekin" topo egiteko aukera izango dut. Goiko argazkian ikus
dezakezue ANOETAKO HERRI IKASTOLAn ateratako argazkia, Senaduan hasi aurretik.
Han hasi nuen nere maisu bizitza, eta han jarraituko dut nere "egungo
bizitza" bukatzen denean.
Gaur Ikastolen Elkarteak bere urteroko
ikasturte hasiera antolatu du; bertan aspaldiko lagunekin egingo dut topo.
Seguro han politika mintzagai izango dugula, baina nere benetako nahia
hezkuntzaz hitzegiteko aukera izango da.
Ikastolak beti izan dira hezkuntza
erreferente bat; ingelesa erakusterakoan, edo teknologi berriak garatzerakoan.
Baina kalitatezko hezkuntzaren benetako sostengua, eguneroko lana
jorratzen dutenak, ikastetxeetako maisu maestrak dira.
Horretaz hizketan ari naizela, César Bona
datorkit burura; ez dut ezagutzen, baina ni bezala, maisua da. 44 bat urte
izango ditu, eta hezkuntza eta umeen eskubideak ditu bere bizitzaren kezka
nagusitzat. Bere ikasleekin izugarrizko esperientziak landu ditu. Neretzat lan
adibide bat da eta izango da.
Hezkuntzaren inguruko nere ikuspegi
pertsonala, politikaren mundutik edo profesionala naizen ikuspegitik, berdina
da; alegia gizarte aurreratu batetan, hezkuntza, gizarte garapenaren oinarria
dugula. Eta gizarte batek bere hezkuntza sisteman sinesten badu, herri garatu
bat izango da.
Gaurkoz hementxe utziko zaituztet; erreflexio
egun ezberdina hau hastera noa; egunkariak irakurri, gosaldu eta egunaz
gozatzera. Aio
No hay comentarios:
Publicar un comentario