Bat, bi, hiru… Kanpaina martxan da!
Bart, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina hasi
zen. Horrek hainbat hausnarketa dakarzkit burura.
Lehenik eta behin, gizarteari azaldu behar zaiola
pasatako lau urte zail hauetan egin duguna, eta beste alde batetik, nola ez,
gure etorkizunerako egitasmoak zeintzuk diren. Ez dira urte errazak izan, baina
datu objektiboak aztertuz gero, bertan ikusten ditugun datuak onak dira: giza
garapenaren arloan mundu mailako zortzigarren posturik onenean gara; ikasketetan
ematen diren porrotei dagokionez, Estatu mailako emaitza onenak ditugu (% 9,7) Espainiako
batez bestekoa bikoitza izanik (%20) eta Europakoa ere altuagoa denean (%11);
eta biztanle bakoitzeko errenta %30ekoa da, Europako eta Estatuko (%19) batez
bestekoa baino hobea.
Jendea asko sufritzen ari da, baina Euskadik, zentzu
honetan, bere jendea zaindu egiten du. Adibide argigarriena da Euskadik eskaini
duela Estatu osoan RGI delakoan gastatu denaren %40. Datuaren dimentsioa ondo
antzemateko: Estatu osoaren biztanleriaren %5 soilik izan arren, diru sarrerak
bermatzeko errentarako Espainian zuzendu diren hamar eurotik lau Euskal
Autonomia Erkidegoak eman ditu.
Bestalde, hurrengo lau urteetarako jarri ditugun hainbat
helbururen artean azpimarragarriena enplegurako ezarri duguna da nire
ikuspuntutik; hain zuzen ere, langabezia %10etik behera jaisteko erakutsitako asmoa.
Bigarren hausnarketa hauteskunde kanpainaren atarian
ezagutu ditugun boto intentzioa neurtzeko datuak sortu didate. Guztietatik
gehien harritu nauena Madrilen osatzeko giltza diren bi alderdien arteko
batuketa (Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista) Euskadin ez dela
ordezkarien laurdenera ere ailegatzen, nahiz eta Madrilgo Kongresuan %60a baino
gehiago osatu. Beraz, bi alderdi hauek ikusi beharko lukete hemen duten
errealitatea edo Andaluzian dutena ez dela berdina. Hala eta guztiz ere,
Alderdi Sozialistaren egoera oraindik latzagoa da. Inkestak baino ez dira,
baina harritu egin nau ikusitakoak.
Hirugarren hausnarketa boluntarioek duten lanerako gaitasunaren
inguruan egin dut. Atzo hauteskundeetako kanpainaren makinaria martxan jarri
zen, baina horretarako ehunka boluntarioren nahia, gogoa eta ilusioa behar da
eta benetan goraipatzekoa da egiten dutena. Mila esker guztiei eta abiatu berri
den kanpaina hau eginkizun horretan joan dadila: gizarteari gure egitasmoak helaraztea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario