Rajoy, Kolonbian bai eta Euskadin
ez?
Abuztuaren 24an Kolonbiako Gobernuak eta FARC erakundeak,
Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak, gatazkaren amaierarako eta bake egonkor
eta iraunkorrerako akordioa sinatu zuten.
52 urteko konfrontazioak 220.000 hildako eta zazpi milioi
biktima eragin ditu, hortaz, honen amaierak alde guztiei zorionak ematea eta
biktima guztiei dagokien errekonozimendua egitea baino ez du merezi.
Gatazka konplexua da, inolako zalantzarik gabe, baina lan
egiteko metodo batekin eta dedikazio handiarekin konpondu ahal izan da.
Estatu espainiarraren ikuspegitik aztertuta, Rajoy
presidentearen kontraesana nabarmendu behar da; prozesu honi babesa eman
diolako, Alderdi Popularra negoziazio hauen guztiz kontra dagoen Alvaro Uribe
lehendakari ohi eta senatariarekin bilerak egiten zituen bitartean.
Oraindik kontraesan handiagoa da Kolonbian zuzeneko
lekukoa izan dela aditzera emateko duen asmoa, Euskadin Espainiako Gobernuak
hemengo gatazka konpontzeko eta normalizazioa lortzeko inolako interesik izan
ez duenean. Izan ere, ia bost urte igaro dira ETA erakundeak armak behin betiko
baztertu zituenetik eta Rajoyk, Kolonbian izan duen jokabidearen kontrakoa
eginez, ez du ezer egin Euskadin bakea sendotzeko eta normalizazioa indartzeko,
nahiz eta hau euskal gizartearen lehentasunezko helburu bat izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario