viernes, 26 de abril de 2019


Gernika oroimenean
Gaur apirilaren 26a da, Gernikako bonbardaketaren urteurrena. Urtero legez, 1937ko arratsalde hartan gertatutako sarraskia gogoratuko dugu penaz eta saminez. Batzuentzat bereziki mingarria izango da, duela 82 urte Gernikan izan zirelako zerutik jaurtitzen zituzten bonbei ihes egin nahian; familiarteko edota lagunak galdu zituztelako egun madarikatu hartan.
Behin baino gehiagotan eskatu dugu Senatuan Gernikako bonbardaketaren inguruan Estatuko informatzaile ofizialek jaurti zituzten gezurrei amaiera eman eta Estatuko egungo arduradunek Francok erasoan izan zuen erantzukizunagatik barkamenak eska ditzaten; hain zuzen ere, indarkeriaren beldurrarekin benetan gertatutakoa berrogei urtez isilarazi zuen Estatuko buruaren erantzukizunagatik. Duela bi urte Iñaki Oyarzabal izan zen –bai, Arabako Ahaldun Nagusia izan nahi duen PPko kidea- ezezkoa justifikatu zuena, gerra guztietan bando guztiek gezurra esan ohi dutela argudiatuz. Iaz Gernikako bonbardaketaren dimentsio historikoa aztertuko lukeen nazioarteko kongresua sortzeko egin nuen proposamenari ere uko egin zion PPk, bonbardaketak alde biek egin zituztela esanez.
82 urte igaro dira Gernikako bonbardaketa gertatu zela eta ez Francok –jakina-, ez PPko ezta PSOEko Gobernuek inoiz ez dute barkamenik eskatu nahi izan egun beltz hartan zerutik heriotza bota izanaren erantzulea lau hamarkadatan zehar Estatuko buru izan zen arren. Francorekin baino urte gehiago igaro dira Francorik gabe orduz geroztik, baina oraindik ez da horrelako keinurik eman.
Gaur apirilaren 26a da. 1937an zerutik jaurtitzen zituzten bonbei ihes egin zieten gernikar gero eta gutxiago dago bizirik. Askok ez dute aukerarik izan Estatu espainiarraren ahotik euren bihotzetan gordeta duten samina leunduko liekeen hitzik entzuteko; ea ez den beranduegi gutxi batzuek, behintzat, aurten ez bada laster, justizia egingo lukeen aitorpena jasotzeko.

viernes, 19 de abril de 2019


Zenbat gera?
Zenbat gera: lau, bat, hiru, bost, zazpi? Horrela abesten du Benito Lertxundik Euskal Herriko lurraldeen inguruko ezbaiari buruzko kantan. Oriotarrak berak dioenez, abesten duzun leku bakoitzean modu desberdinean egiten omen dute zenbaketa hori.
Gaur egiten dudan hausnarketa, ordea, hauteskunde kanpainetan hainbeste garrantzi hartu duten telebistako eztabaiden ingurukoa da, batez ere alderdietako buruak joan behar direnetan. Gaur bertan jakin dugu azkenean, Pedro Sanchezek horrela onartu duelako, bi debate egingo direla. Orain arteko zenbaketa okerra izan dela ikusita –bat, bi, hiru, lau eta vox-, ‘lau handiek’ baino ez dute tokirik izango aro moderno honetako pulpitu katodikoan beraien sermoia botatzeko.
Baina, zenbat gera? Lau, bat, hiru, bost, zazpi? Lau, behintzat, ez. Asko gara Gorteetako Hauteskundeetara aurkezten garen alderdiak, eta horietako gutxi batzuek ordezkaritza dugu bertan. Horren arabera egiten omen da telebistako debateetan parte hartuko dutenen aukeraketa, nahiz eta urteekin ikusi izan dugun bai kopurua eta bai irizpidea aldatzen joaten dela… interes informatiboaren arabera? Buruz buru, lau izkinako ringa... Bostera zabaltzeko asmoa ere izan dute, baina hortik gora… Hortik gora, antza denez, gehiegi da.
Gauzak horrela, gure bozka hautestontzira eraman behar dugun astean bertan Estatu guztiko bazter guztietan lau alderdi handien –ordezkaritzaren aldetik- buruen hitzak entzun ahal izango dira. Hitzak diot, irain eta erasoak izango direlako nagusi eta proposamenak gutxi. Honenbestez, aukeraketa euren artean izango delako itxura hartuko diote askok; eta hau presidente izan dadin edo, kontrakoa, bestea izan ez dadin, lau horietako bati emango diote botoa.
Baina, hauteskunde hauek ez dira presidentea aukeratzeko. Euskadin inork ezingo dio botorik eman Sanchez, Casado, Iglesias edo Riverari; eurak ez dira Euskadin aurkezten, euren alderdiak baino. Hauteskunde hauetan Kongresurako ordezkariak aukeratzen dira, haiek presidentea aukera dezaten. Jokoan dagoena da Kongresuan eragina nork izango duen, euskaldunon beharrak eta ardurak nork aterako dituen mahai gainera. Lau hauek ez dute Euskadi buruan; debatean ateratzen badute izango da ‘Cuponazoa’ kritikatzeko edo ETArekin gure izena zikintzeko ahaleginetan; haien asmoetan ez dago Euskadiren alde egitea; orain arte egin dutena guk eraginda, guk eskatuta, guk derrigortuta egin dute.
Debatean ez gara egongo, baina bai Kongresuan eta Senatuan. Han ez dira izango ez lau, ez bat, ez hiru… eta orduan bai, orduan euskal lurraldeen mesederako gaiak aterako ditugu eztabaidara. Gure burua eta gure bihotza Euskadin daudelako.

viernes, 12 de abril de 2019


Naufragoaren bengala
Hauteskunde kanpaina hasi da. Mitinak, publizitatea, debateak eta esloganak nonahi ikusi, entzun edota irakurri ahal izango ditugu datozen hamabost egunetan; bakoitzak mesede gehien egiten dion gaia hartuko du bandera moduan eta lau haizetara astinduko du ikusi nahi dutenei eta nahi ez dutenei ere mezua argi hel dakien.
Inkestetan aurreikusten diren emaitzen arabera, alderdiek euren diskurtsoa moldatu egingo dute: iragarpen ona dutenek, moteldu; azpitik ikusten direnek, zarata gehitu.
Neurgailu hori erabilita, Alderdi Popularra urduri baino erabat beldurtuta dagoela esan genezake. Pablo Casadok “odolarekin zikindutako eskuen” erreferentzia erabili zuenean bere hitzaldian, porrota ekiditeko saiakeraren aurrean duen azken baliabidea erabili zuela pentsa genezake.
Euskadira begira, Javier Maroto izan zen Autonomia Erkidegoan PP hutsaren hurrena izan ez dadin, naufragoaren bengala aireratu zuena, baten batek ikusi eta laguntzera hurbil dakion. Kongresurako Arabako zerrendaburuak ohiko komodina erabili zuen horretarako: euskara.
Euskara euskal administrazioan lan egiteko derrigorrezkoa izan ez dadin lege bat proposatuko zuela iragarri zuen. Lege horrek euskara “defendatuko” duela aurreratu zuen, bere alderdia euskararekin “harro” omen dagoelako. Oraindik harritu egiten naiz euskaren alde ezer egin ez eta besteen saiakerak zapuzten ahalegintzen denek nola esan dezaketen horrelakorik aurpegia gorritu gabe!
Marotok euskara batzuk besteei “aurpegiratzeko arma” izan ez dadila eskatu zuen, baina berak egin zuen erabilerak ez zuen bestelako asmorik izan: alde batetik, administrazioan egun lanean dauden pertsonek lanpostua galtzeko omen duten “beldurrari” heldu ziolako; eta herrialdearen zatiketa bilatu zuelako arabarren konfiantza lortu nahian, “gipuzkoar edo bizkaitarren” aldeko baldintzak ematen omen dituelako euskararen ezagutzak.
Hobe egingo lukete Estatuaren pluraltasuna onartuko balute; Euskadiko PPren kasuan, Euskadiren berezitasunak: kultura, ohiturak, hizkuntza… Orain arte, transatlantikoaren handitasunaren erosotasunean bidaiatu dute, izotz zati txikiak aurretik eramanez, baina itsasontziari atera zaizkion zirrikituen erruz orain salbamendu txalupa atera eta azken bengala jaurti dute. ​


lunes, 8 de abril de 2019


El muro de Odón
Comienzo por la primera página. El pasado jueves este Diario publicaba en primera la siguiente noticia: “Sánchez y el PNV salvan su pacto al cerrar cuatro transferencias y aprobar los decretos sociales”. Es una noticia que da cuenta de un ejemplo paradigmático de colaboración en beneficio mutuo. Una noticia positiva para Euskadi y positiva también para el Gobierno Sánchez. Positiva con una excepción, el señor Odón, quien ese mismo día decidió publicar un artículo de opinión que se lee como una invitación a la confrontación entre quienes, precisamente, habían dado un ejemplo de capacidad de diálogo, negociación y pacto.
El citado artículo plantea el dilema entre “progreso o confrontación” y hace referencia a las relaciones entre el Partido Socialista y el Partido Nacionalista Vasco. Cualquier persona informada sabe que estos dos partidos gobiernan juntos las principales instituciones de Euskadi desde hace cuatro años. Cualquier persona sabe que los resultados de estos gobiernos están siendo positivos para el progreso y la mejora del bienestar de la ciudadanía vasca. Conocida la situación política e institucional en el Estado, está claro que el progreso en Euskadi se vincula a la colaboración y que la sociedad vasca es absolutamente refractaria a la confrontación que se vive en España. Cualquier persona lo sabe, menos Odón, quien donde avanza el progreso pretende alentar la confrontación.
La realidad política en Euskadi está determinada por la actitud de dos partidos diferentes que han sabido acordar un Programa de Gobierno en beneficio del interés común. Ambos partidos han sabido actuar con generosidad y altura de miras, conscientes de la gravedad de la crisis económica y social que hemos atravesado esta última década. Hemos comprendido la necesidad de trabajar juntos para garantizar una estabilidad que está ofreciendo el fruto deseado de recuperación económica y progreso social. No niego las dificultades, existen y no se ocultan, al contrario, aprecio la voluntad de gestionar las diferencias de forma que no enturbien una relación que, en términos sociales, está resultando positiva. Por eso, precisamente, me cuesta entender la actitud de Odón y el muro que pretende levantar entre quienes en realidad están sabiendo entenderse y colaborar en positivo.
Odón Elorza y yo representamos a Gipuzkoa y Euskadi en Madrid. Nos conocemos bien y, sobre todo, hemos padecido, en el Congreso y el Senado, el significado auténtico de la palabra “confrontación.” Una actitud de tensión permanente que está impidiendo allí cualquier marco de entendimiento y avance. Repasemos esta última legislatura, entre diciembre de 2015 y abril de 2019, tres años y cuatro meses escasos, habremos conocido tres Elecciones Generales y dos Gobiernos Españoles de distinto signo. Eso es “confrontación permanente”, señor Odón, esa es la cultura de relación  política negativa que se está instalando en el Estado. Usted conoce de primera mano ese ambiente irrespirable que insulta, denigra y atropella sin matices; que elude cualquier intento de acercamiento y diálogo entre diferentes; que nunca encuentra el momento de favorecer el entendimiento. Usted que ha conocido y padecido la “confrontación” de verdad en Madrid, no pretenda hacer creer que esa misma realidad se vive hoy en día en Euskadi.
Nos conocemos señor Odón. En política es importante ser leal y coherente con lo que se defiende y se representa. No puede usted hacer política como el partido de Rivera, diciendo hoy una cosa y mañana su contraria. No se puede apoyar la aplicación del artículo 155 una semana y a la siguiente opinar que es una barbaridad. No se puede plantear, como usted hacía en 2012, un referéndum de independencia para Euskadi y después criticar el derecho a decidir. No se puede defender que Euskadi es una nación y después ocultarlo en el programa. No se puede celebrar cada año el día del Estatuto y luego olvidar la obligación de cumplirlo los otros 364 días del año. No se puede pedir continuamente el apoyo del PNV y, al día siguiente, afirmar en un artículo que es un partido “soberbio.” La opción son los puentes y no los muros. Esa misma voluntad  de tender puentes y encontrar espacios comunes que le permitieran seguir gobernando, llevó a Pedro Sánchez a organizar un  encuentro "gobierno a gobierno"con el President Torra en Pedralbes. Una reunión con toda la pompa de un encuentro bilateral que dio lugar a una propuesta de incremento de inversiones en Cataluña o a la asunción de la conveniencia de una mediación, el famoso relator, para seguir hablando, tendiendo puentes y avanzando.
Esa es la vía correcta. No oculto que tenemos problemas y dificultades, desajustes y carencias, pero la sociedad aprecia el sosiego, la sensatez y serenidad de los gobierno institucionales en Euskadi, en Gipuzkoa y, también, en Donostia. Esta es la sensación que hoy prima entre la sociedad vasca y no tiene ningún sentido pretender lo contrario. Menos sentido todavía cuando quien lo pretende representa, precisamente, a uno de los dos partidos políticos que más están contribuyendo a alejar la confrontación en beneficio del progreso en Euskadi.
Me resulta incomprensible que, en este contexto, usted pretenda con su artículo alimentar una dinámica de confrontación estéril y sin sentido. De lo que se trata en realidad, allí y también aquí, es de construir puentes entre diferentes y eso se hace sumando y no restando. Eso se logra aunando voluntades, como en la práctica se ha logrado desde sacar adelante la moción de censura de junio hasta la aprobación de los seis Decretos ley esta pasada semana. De lo que se trata es de completar el Estatuto y forjar acuerdos que nos permitan profundizar en el Autogobierno, seguir creciendo y creando empleo, asentar la convivencia y construir un futuro mejor. Puentes de relación y no muros de separación. Colaboración señor Odón y no confrontación. Utilizando la imagen gráfica del Papa Francisco, se está empeñando usted en construir un muro y va a encontrarse encerrado solo dentro. 


Mi artículo de opinión, hoy en Diario Vasco.

viernes, 5 de abril de 2019



Askotan ozen, askotan ixil

Asko kostatu zait egun hauetan EH Bilduren jarrera ulertzea. Alde batetik, Madrilen zein garrantzitsuak eta eragingarriak izan diren goraipatzen aritu dira, Espainiaren gobernagarritasunaren alde euren botoa eman eta gero. Harritzekoa da, EAJk Euskadiren interesak defendatzeko Madrilgo Gorteetan parte hartzeagatik urteetan zehar guri esan dizkigutenak esan eta gero! Ongi etorri… berrogei urte berandu.

Dena dela, Madrilgo funtzionamenduarekin txundituta-edo, hango politika egiteko moduaz ere kutsatu direla ematen du eta, Legebiltzarreko osteguneko saioan, duela urte asko bizitzen genuen bezalako giro ozpindua ere gurera ekarri zuten, hitzaldi oldarkor eta lotsagarria eginez. Julen Arzuagak botatako biraoak eta irainak ez dira onargarriak; Lege batekin edo talde batekin kritikoa izan daiteke baina, ordukoan, bere onetik atera zen. Gustatuko litzaidake ETAren historia aztertzerakoan EH Bilduk bere parlamentarioak azaldu zuen haserrearen erdiarekin gaitzetsiko balu erakunde armatuaren jarduna.

Penagarria dena, ikuskizun tamalgarri honen erruz atzo benetan garrantzitsuena izan zena bigarren plano batean geratu izana da. Hain zuzen ere, 1978tik 1999ra Poliziaren gehiegikeriak jasan zituzten biktimak aitortzeko lege erreforma onartu zuela Eusko Legebiltzarrak.

Biktimek aitortza behar dute; denek. Biktimarioek gaitzespen argia behar dute; denek. Bidegabeko gehiegikeria batzuk sendo eta ozen defendatzen dituztenek arrazoiaren zati handia galtzen dute euren diskurtsoan beste norabide bateko bidegabeko gehikerien aurrean ixilik geratzen direnean. Ea ez dugun beste berrogei urte itxaron behar horrelakoak entzuteko.