viernes, 31 de mayo de 2019


Zentsura mozioa: urte bat

Urte bat bete da Estatuko politika gaur bizitzen ari den egoera nahasiaren zurrunbiloa sortu zela. Alderdi Popularra eta ustelkeriaren inguruan hitz egiten genuenean gaia “amortizatutzat” ematen genuen arren, Gürtel auziko lehen sententzia atera zen eta Pedro Sanchezen Alderdi Sozialistak itxaropen handirik gabeko zentsura mozioa aurkeztu… eta irabazi egin zuen. Iazko ekainaren 1ean izan zen eta, horren eraginez, izugarri aldatu da mapa elektorala. Izugarri.

Azken asteotan izan ditugun bi hauteskundeen ondoren, gaur da eguna Alderdi Popularrak oso leku gutxitan lortu duela aurreneko indarra izatea. Horren errudun bakarra ez da izan Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa, berau akuilua izan zen ‘eskubiaren’ zatiketa gauzatzeko eta Ciudadanos alderdiaren eskuineratzea areagotzeko.

Aurreko igandeko hautestontzi festari dagokionez, ahaldun gisa egoteko aukera izan nuen mahai batean. Europako Parlamentua, Batzar Nagusiak eta, niretzat kuttunenak, Udalbatzak aukeratzeko hauteskundeak ziren eta segituan ikusi zen partaidetza ez zela apirilaren 28koaren tamainakoa izango; aurreko Udal hauteskundeetan izan zituen kopuruetatik gertuago ibiliko zela. Apunte moduan, bi kexa jaso nituen eta horrela jakinarazi nizkion nere Mahaiko buruari: Europako boto-paperak aukeratzerakoan ez zegoela behar adina diskreziorik, eta hiru hautestontzietan bozkatzen ez zuena “apuntatuta” geratzen zela zeinetan ez zuen bozka sartu.

Emaitzak eta horien irakurketen inguruan, esan beharrik ez dago Euskadin seguruenik indar politiko guztiek izan dutela zerbait ospatzeko -Alderdi Popularrak eta Podemosek izan ezik- baina baita hausnartzeko ere: gazi-gozoak. Iruditzen zait, adibidez, Arnaldo Otegik gehiegi ospatu zituela bere alderdiaren emaitzak, kontuan izanik, hauteskunde aurretik esan zutenaren arabera, beraien helburua Gipuzkoa eta Arabako Batzar Nagusietan irabaztea eta orain dela lau urte galdutako Udaleak berreskuratzea zela. Bai, baina ez.

Urte bat bete da zentsura moziotik eta Estatuko politikaren mapa kolorez aldatu da; kolore desberdinak eta anitzak. Euskadin beste kolore batzuk dira nagusi, gure paisaje ederrarekin bat datozenak eta baita gure herrikideen pentsakera pluralarekin ere.

viernes, 24 de mayo de 2019


Desioa eta errealitatea
Senatuak XIII. legegintzaldiari eman zion hasiera asteartean eta, ikasleek ikasturte hasieran egiten duten moduan, asmo on asko entzun ziren ekitaldian parte hartu zuten guztien ahoetatik.Gehien errepikatu zen asmoa, kopuruari dagokionez behintzat, Espainiako Konstituzioak dioena betetzea izan zen, zin eginez edo hitza emanez, bakoitzak nahi izan genuen formula erabilita. Jeltzaleok “halabeharrez” egin genuen eta kataluniar subiranistek euren egoera politikoa aldarrikatu zuten; batzuentzat formula horiek onartezinak dira –zin egiteko formulak arautzeko eskatu du PPk- eta aho betean egiten dute zin euren Lege Nagusia goretsiz… Ea, legegintzaldian zehar hainbeste errespetu merezi omen duen Konstituzio horri benetako errespetua erakusten dioten bere edukia betez.
Hitzaldietara pasatuz, Adineko Mahaia zuzendu zuen Juan Jose Lucasek eta Presidente berria izango den Manuel Cruzek pso espiritu baikorra erakutsi zuten. Hau esaten dut, bai PPkoak eta bai PSOEkoak Senatua birmoldatu eta Europako beste Goi Ganberen antzekoa izan dadin aldarrikatu zutelako; Lucasek, gainera, hitz politak esan zituen politikaren jardun ona egiteko egin beharrekoak azalduz: kuriosoa da azken legegintzaldian Senatua bere nahi eta interesen arabera erabili duen alderdi politiko bateko ordezkariak orain horrelakoak esatea.
Presidente berriari tarte bat emango diogu emango diogu, momentuz, erakutsi zituen asmo onak gauzatuko dituen ala haizeak eramango dituen hitzak baino ez ziren izan jakiteko. Esan beharrekoak esan zituen: Estatuaren kohesioari laguntzeko datorrela, Ganbera alderdikeriaz erabiltzeko tentazioa uxatu behar dela, elkarrizketa eta akordioa lehenetsi behar direla, Estatua anitza eta askotarikoa dela… Tartean, aritmetika parlamentarioak agintzen duenetik haratago begiratu eta denok akordioak bilatzeko ausardia izan dezagun ere eskatu zuen, arrazoi eta argudioen pisua nagusitu dadin…
Desio guzti hauek entzunda itxaropena piztu zitzaidan, baina aldamenera begiratu eta errealitatearen aurrean jarri ninduen alboko eserlekuan Raül Romeva ikusteak. Espetxetik Osoko Bilkurara poliziak ekarri zuen ERCko agintariaren egoera Ganbera honetan bertan Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzearen ondorio izan zela gogoratu nuen; Manuel Cruzek elkarrizketa eta aniztasuna aipatu arren, bere alderdi politikoak ere onartu zuen neurria -PP eta Ciudadanosekin batera, besteak beste-; Senatuko presidente berriak aritmetika parlamentarioaren gainetik arrazoia nagusitu behar dela aldarrikatu arren, PSOEk ez zuen arazorik izan aurreko taldeekin bat egin eta Kataluniako autonomiaren esku hartzea inposatzeko.
Errealitatearen adierazgarri izan zen, baita ere, Rafael Hernando popularrak Osoko Bilkuran izan zuen keinu itsusia: Romeva bere kargua hartzeko hitza ematen ari zela nahita eten zuen bozgorailuetatik zin egitea zegokion hurrengo senatariaren izena esanez. Ostean esan zituen hitz itsusietaz aparte, bere alderdiaren eta beste batzuen jarrera zein izango den iragarri ziguten.
Kongresuko Mahaiak preso dauden diputatu subiranisten kargugabetzea erabaki izanak eragina izango du datorren astean Senatuko Mahaian Romevaren egoera aztertzerakoan. Argi dago, beraz, batzuen jarrera ez dela batere aldatu nahiz eta gizarteak elkarrekin hitz egiteko eta akordioetara heltzeko agindua eman digun. Hitz ederrak entzun genituen gure lehenengo egunean, baina gauza bat dira desioak eta bestea errealitatea.


viernes, 17 de mayo de 2019


Hamar, bikain
Irakaskuntzan, hamar bikaintasunarekin erabat lotuta dago. Atzo, Senatuan legegintzaldi honetan izango garen hamar senatariak elkartu ginen gure akreditazioa egiteko eta, zenbaki biribil eta esanguratsuaz gain, Talde parlamentario bikaina osatuko dugula baieztatu nuen.
Prestakuntza eta esperientzia aldetik ez daukat zalantzarik gure eginkizuna ezin hobeto beteko dugula: Legebiltzarrean, Jaurlaritzan, Batzar Nagusietan eta Udaletan jardundako jendea gara; abokatuak, irakasleak, ingeniariak, kazetariak, medikuak…; euskal hiztunak, berdintasunean adituak… Generoari dagokionez ere, sei emakumezko eta lau gizonezko.
Oreka erakusten dugun beste eremu bat lurralde ordezkaritzan da; izan ere, senatari autonomiko moduan dagokidan paperaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzeko hiruna ordezkari dauzkagu. Horien artean, arabarren presentzia nabarmendu nahiko nuke. Hain zuzen ere, hamar urte betetzen dira aurten azken ordezkari jeltzalea, Paulino Corcuera, Goi Ganbera utzi zuenetik eta orduz geroztik arabarren ahotsa itota egon da Estatuko alderdien interesei men egin izan dioten ordezkarien ahoetan. Laster ozen entzungo da!
Ez nuen gutxiagorik espero, baina guztiei sumatu nien lanerako gogoak are gehiago motibatu ninduen etapa berri honengan daukadan ilusioa oraindik gehiago pizteko. Gehiengoak aldatu dira eta, Alderdi Popularrak berez balio gutxituta dagoen Goi Ganbera oraindik gehiago debaluatu ostean, aurrerantzean gehiengo osoa izango duen Taldeak aurrekoen akats berberak errepika ez ditzan espero dut, denoi garrantzitsu izateko aukera emanez.
Lanera gatoz. Euskadi eta Estatuaren arteko harremana aldebikoa izan behar dela aldarrikatzen badugu ere, EAJ-PNV beti egongo da Euskadiren interesak jokoan dauden erakunde guztietan; Senatuan ere bai, noski! Lurralde ordezkaritzarako omen den Ganberari dagokion papera eman nahi diogu, eta ez Estatuko lurraldetasun arazoen aurrean errealitatearekiko entzungorrarena egiten duena. Arazo politikoak zigor eta epaileen ebatziekin lurperatu nahi dutenek politikari berari ere lur palakadak botatzen arituko dira. 155aren Ganbera elkarrizketa eta adostasunaren Ganbera izatea lortu behar dugu.
Zenbakia, prestakuntza, esperientzia eta lanerako gogoa kontuan hartzen badugu, gure kalifikazioa hamarra da. Orain gure helburua lan egitea da; Euskadiren alde, euskal herritarren interesen alde: Euskal Agenda. Egia esan, benetako kalifikazioa azken azterketan erabakitzen da: lau urte barru, edo behintzat legegintzaldia amaitzerakoan, baina oinarri sendoak ditugu eta ez dut zalantzarik gure hamarra bikaina izango dela.

viernes, 10 de mayo de 2019


Politikaren bolondresak

Gaur, maiatzak 10, berriz ere kanpainan sartu gara. Oraingoan, hiru erakunde berritzeko deitu gaituzte eta maiatzaren 26an hiru hautestontzi izango ditugu gure iritzia emateko: Europako Legebiltzarrerako ordezkariak, Foru Legebiltzarrerakoak eta Udaletako ordezkariak aukeratzeko.

Guztiak garrantzitsuak izanik ere, azken hauetan jarri nahi dut gaur arreta. Izan ere, nire ikuspuntutik, Udaletako lana da politikaren benetako boluntarioek egiten dutena. Gehienetan baldintza ekonomiko xumeetan edo, zuzenean, musutruk egiten direnak; norberaren denbora librea eskainiz herria eta herritarren alde lan egiteko egiten direnak; jarduera publikoari ekiteko aurrera pausoa ematen duten ia guztiek legez herritar askoren haserrea eta mesfidantza jasotzea eragiten dutenak.

520 Udalek agintari berriak izango dituzte hurrengo igandetik aurrera Euskal Herrian: 41 Araban, 89 Gipuzkoan, 112 Bizkaian eta 272 Nafarroan. Milaka lagun, bakoitzak bere herrian ahalik eta hoberen bizi dadin ahaleginean arituko direnak. Politika modurik altruistenean egiten duten emakume eta gizon hauek, nire iritziz, errekonozimendua behar dute; are gehiago gure jarduerak azken urteotan hain fama txarra hartu duenean, beraien denbora, lana eta jakituria eskaintzeko aurrera pausua eman dutenean.

Ni ere alkate izandakoa naiz eta lan horren gaziak ezagutu ditut, baina baita gozoak ere. Izan ere, oraindik pentsatzen dut, izan dudan ibilbide politiko guztian, Tolosako alkate izan nintzeneko garaiak izan zirela gehien bete nindutenak; bere gazi-gozo eta guzti. Herritarrekiko harreman zuzena; hartutako erabakien onurak bertatik bertara ikusi ahal izatea; gehienentzat txikikeria iruditu arren, sufritzen ari denaren arazoa konpondu ahal izatea; norbere herria hobetzen ari zarela ikustea… Hainbat eta hainbat dira, beraz, erantzukizun honetan jarduteak dituen sariak. Baita jende asko eta askoren esker ona ere.

Horregatik, alkate eta zinegotzi izan zaretenoi eta maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean ardura horiek izateko ohorea izango duzuenoi, nire errekonozimendua eta eskerra!


sábado, 4 de mayo de 2019


La minoría de Sánchez
Hoy hace una semana, me encontraba en una mesa electoral. Desde allí tuve ocasión de observar los datos y el comportamiento de la gente. Se veía que los electores participaban de manera distinta a lo que lo hacían en otras ocasiones. Tal y como corroboraron los datos al final del día, la gente estaba votando en un número importante y lo hacía, además, en una clave distinta a la habitual en elecciones generales. Los municipios donde el voto abertzale es claramente mayoritario también estaban votando de manera muy activa. Nadie sabía a ciencia cierta qué es lo que estaba pasando pero, al igual que en Cataluña, en Euskadi, a mitad de jornada, la participación estaba por encima de la media del Estado. Fue una jornada sorprendente. El dato objetivo es que la campaña en Euskadi ha sido diferente, el resultado ha sido diferente y la realidad del País es diferente.
Si bien las Elecciones Generales no son fáciles de gestionar para los partidos vascos, con los medios de comunicación centrados en las formaciones de ámbito estatal e ignorando prácticamente a quienes nos presentamos en ámbitos más reducidos, los resultados han sido excelentes para el Partido Nacionalista Vasco. Los seis diputados elegidos para el Congreso, así como los nueve representantes que irán al Senado, que se suman a nuestro senador autonómico, hacen que podamos conformar Grupo propio en ambas Cámaras, sin depender de nadie para llevar a cabo nuestra iniciativa central: la agenda Vasca. Aunque se ha destacado, por otra parte, el dato cierto de que EH Bildu ha resultado ser la cuarta fuerza en Euskadi con el 16,70% de los votos, no es menos cierto que con el 31,05% obtenido por EAJ-PNV, ha resultado que el voto abertzale ha visto incrementado su protagonismo en Madrid.
A la vista de los resultados a nivel del Estado, no sé qué lectura real y sincera van a hacer los partidos identificados con la derecha, pero sí que puedo concluir, primero, que llevar a la ciudadanía al discurso extremo, al discurso de ‘todo o nada’ tiene un coste. Segundo, que cerrar los ojos tan solo ayuda a no ver; cuando no se acepta la realidad, las consecuencias en política suelen ser nefastas.
Ha sido una campaña en la que los grandes argumentos utilizados han sido tanto Euskadi como Cataluña: han recurrido a ETA, Altsasu, Errenteria, manos manchadas de sangre… La aplicación del artículo 155 de la Constitución española ha sido un arma arrojadiza entre los partidos de derechas que competían por mostrar quién era más contundente. Los resultados han demostrado que la ciudadanía no está en esa clave. Y en Euskadi y Cataluña, mucho menos. Una vez conocidos los resultados en los comicios, desde el PP hablan de un movimiento para ‘centrarse’, a su vez en Ciudadanos estiman que funcionó su estrategia de ‘girar a la derecha’ (No dicen nada de ocultar su antiforalismo tras su acuerdo en la Navarra foral)… Hay quienes hablan de ‘populismos’ pero ni disimulan su intención de ‘moldear’ su ideología en base a lo que interpretan que quieren oír los votantes; tal vez habría que buscar también un nombre para calificar a esas formaciones.
El domingo ganó el Partido Socialista, pero no lo tiene fácil para gobernar y tendrá que pensárselo bien antes de apostar por una vía u otra para recabar apoyos. Lo que es evidente es que toda aquella política que vaya en contra de la realidad vasca o catalana estará destinada al fracaso. Se ha demostrado que las únicas vías válidas son las del reconocimiento de la realidad, y que el diálogo y la búsqueda del acuerdo son los pocos instrumentos válidos con los que cuenta una democracia.
El PSOE está en minoría. Una minoría más evidente que la que tuvo el PP en la pasada legislatura. Es cierto que hay un dato importante, y es que la suma de socialistas y Podemos tiene más escaños que la suma PP, Ciudadanos y Vox. Pero, como la política no es solo aritmética, va a ser interesante ver y analizar los primeros movimientos que dará el Partido Socialista. Se comenta que no moverá ficha hasta que pasen las elecciones del 26 de este mes, pero alguna pista deberá desvelarse antes; no hay que olvidar que el día 21 se conforman las Cámaras en Cortes Generales, con la consiguiente conformación de las Mesas de Congreso y de Senado.
El paso más inminente son los contactos que, la semana que llega, iniciará Pedro Sánchez con los responsables de algunos partidos políticos para tratar de componer mayorías. No va a ser fácil. La situación del Grupo Parlamentario Socialista en el Congreso es de extrema debilidad; si bien en el Senado podrá tener mayoría absoluta, le va a valer para bien poco en situaciones como, por ejemplo, la aprobación de los presupuestos, si no logra un acuerdo previo en la Cámara Baja. Para cuando nos demos cuenta, estaremos en julio, con el preceptivo debate del techo de gasto, y en septiembre estaremos ante el inicio del procedimiento de la tramitación presupuestaria. Será la segunda tramitación de Cuentas en 2019. Fue el fracaso de la primera la que provocó la convocatoria de elecciones anticipadas… y no parece que hayan variado las razones que motivaron que no tuviera el apoyo suficiente para su  aprobación. ¿Y si nos encontramos ante una situación similar el próximo otoño? ¿El PSOE seguirá gobernando con los presupuestos del PP?
El PSOE necesita de una mayoría estable. Interpreto todos los movimientos que se están dando ahora como un preludio a las elecciones que tenemos a la vuelta de la esquina. Pero que nadie se confunda. El ‘sí’ o el ‘no’ a un Gobierno no va a funcionar a través de bloques; el ‘sí’ o el ‘no’ funcionará en base al interés político, independientemente de los bloques. El Parlamento Vasco es un buen ejemplo de ello con los reiterados acuerdos entre Podemos, EH Bildu y el Partido Popular. Socios de conveniencia.
Pedro Sánchez no lo va a tener fácil. Mariano Rajoy tenía 137 escaños y a prácticamente el resto del hemiciclo en contra. Sánchez cuenta con 123 escaños y tiene en común con buena parte de la oposición el hecho de estar en contra del tridente de la derecha; pero, no lo olvidemos, esa oposición tampoco está, en principio, a favor de nada más. No estar contra él no es ‘sí’. Esa es la minoría de Sánchez.

Mi artículo de opinión, hoy en Diario Vasco

viernes, 3 de mayo de 2019



Zenbaki begidunak

Joan den igande arratsaldeko 20:00etatik aurrera, zenbakien dantza etengabea izan da. Alderdi bakoitzak Kongresuan eta Senatuan lortutako ordezkariak, blokekako banaketak, gobernatzeko balizko akordioak egiteko aukerak, hainbateko igoerak edo jaitsierak, portzentajeak…

Batuketak eta kalkuluak luzatu egingo dira oraindik aste batzuetan; udal hauteskundeetara arte edo, behintzat, Moncloan Gobernua osatu arte. Ordura arte, lortutako ordezkaritzei ‘eserleku’ ere deituko diete behin baino gehiagotan Gorte Orokorretako arduradun izango garenen izen abizenei erreparatu ere egin gabe.

Gaurkoan, dena dela, datozenak baino joango direnak etorri zaizkit burura; azken urteotan Senatuko hemizikloan eta pasilloetan hainbatetan izandako senatariak edota haien laguntzaile eta aholkulariak. Batzuekin hurbiltasun ideologiko edo pertsonala izan dut; beste batzuekin, lehena edo bigarrena, bigarrena edo lehena; eta beste batzuekin ez bata ez bestea. Guztiak, halere, begiak eta aurpegiak dituzten pertsonak; biziak eta familiak. Batzuk euren lehengo lanpostuetara bueltatuko dira eta beste batzuk berriaren bila hasi beharko dira. Guztiei nire desiorik onena opa diet euren ibilbide berrian.

Amaierarako utzi ditut nire lankide izan direnak: hemizikloan, pasilloetan, bulegoan, baita ideologikoki zein pertsonalki hurbilen izan ditudanak ere. Beraien eginkizuna bikain bete ostean, Jose Mari Cazalis, Maria Eugenia Iparragirre eta Victoriano Gallastegi ez dira izango gure ordezkari Senatuan aurrerantzean. Ziur nago datozen kide berriek ere bikain beteko dituztela beraien ardurak, baina ziur nago, baita ere, faltan izango ditudala Kasuren umore zorrotza, Marujaren prestutasuna eta Victorianoren baikortasuna, beste ezaugarri askoren artean.

Orain arte, sei izan gara Senatuko Euskal Taldean eta aurrerantzean hamar izango gara. 6-3+7=10. Apirilaren 28ko hauteskundeen osteko eragiketak emaitza positiboa eman du baina tartean, kenketan kanpoan geratu diren zenbaki begidunak faltan botako ditut. Eskerrik asko eta animo!