jueves, 22 de diciembre de 2016



Biolentziaren kontra, elkartasuna
Benetan hunkigarria egiten zait Alemanian gertatzen ari dena; etorkin eta errefuxiatuen krisiarekin Europako Batasunean gehien inplikatu den herrialdea izanik, egun gizartearen zati garrantzitsu batek politika hori aurrera eraman duten politikarien aurkako jarrera du.
Berlineko bihotzean izandako atentatua Nizan gertatu zenaren pareko kezkara eramaten ditu bertako biztanleak.
Ez da erraza egoera hauen aurrean burua hotz mantentzea; baina gizakiaren oinarrizko baloreak tinko mantendu beharrean gaude. Etorkinek, errefuxiatuek, gure elkartasuna merezi eta behar dute.
Mundu globalean bizi gara; hori da gure abantaila baina baita gure arazoa ere, arrisku globaleko mundua ere badelako. Mundu berri horri aurre egin behar zaio, tresna berriekin baina betiko formula baliagarria delakoan: gizakien arteko elkartasuna, kultura eta nortasun ezberdinekoen arteko harremanekin eta demokraziaren sakonketarekin.



No hay comentarios:

Publicar un comentario