viernes, 23 de septiembre de 2016



Politikaz gain...
Azkeneko egun luze hauetan, politika izan dugu mintzagai nagusia. Politika...edo berarekin lotuta dauden gai eta eztabaidak. Gaurko eguna (erreflexio eguna) eta biharkoa, ezberdinak izango dira. Biharkoa gutxienez arratsaldeko 8ak arte. Orduan berriro hasiko dira eztabaida politikoak; nork irabazi duen, etorkizuna nola jorratu...
Atzo gure alabaren urtebetetze eguna izan zen, beraz, gaur famili giroan "goxatzeko" aukera izango dugu.
Beste alde batetik nere "beste bizitzarekin" topo egiteko aukera izango dut. Goiko argazkian ikus dezakezue ANOETAKO HERRI IKASTOLAn ateratako argazkia, Senaduan hasi aurretik. Han hasi nuen nere maisu bizitza, eta han jarraituko dut nere "egungo bizitza" bukatzen denean. 
Gaur Ikastolen Elkarteak bere urteroko ikasturte hasiera antolatu du; bertan aspaldiko lagunekin egingo dut topo. Seguro han politika mintzagai izango dugula, baina nere benetako nahia hezkuntzaz hitzegiteko aukera izango da. 
Ikastolak beti izan dira hezkuntza erreferente bat; ingelesa erakusterakoan, edo teknologi berriak garatzerakoan. Baina kalitatezko hezkuntzaren benetako sostengua, eguneroko lana  jorratzen dutenak, ikastetxeetako maisu maestrak dira.
Horretaz hizketan ari naizela, César Bona datorkit burura; ez dut ezagutzen, baina ni bezala, maisua da. 44 bat urte izango ditu, eta hezkuntza eta umeen eskubideak ditu bere bizitzaren kezka nagusitzat. Bere ikasleekin izugarrizko esperientziak landu ditu. Neretzat lan adibide bat da eta izango da. 
Hezkuntzaren inguruko nere ikuspegi pertsonala, politikaren mundutik edo profesionala naizen ikuspegitik, berdina da; alegia gizarte aurreratu batetan, hezkuntza, gizarte garapenaren oinarria dugula. Eta gizarte batek bere hezkuntza sisteman sinesten badu, herri garatu bat izango da.
Gaurkoz hementxe utziko zaituztet; erreflexio egun ezberdina hau hastera noa; egunkariak irakurri, gosaldu eta egunaz gozatzera. Aio

No hay comentarios:

Publicar un comentario